2008/10/24

Sorgin Herri

Bazen behin herri txiki bat eta han bi umetxo sorgin ziren eta gauetan joaten ziren herriko plazara eta han maltzurkeriak egiten zituzten.Egun batean gizon bati, lotan zegoen bitartean, etxe guztia hankaz gora utzi zioten eta hori gauero, etxe desberdinetan, egiten zuten eta herrikoek lapurrak zeudela pentsatu zuten eta gauero etxe bakoitzeko ate guztietan pertsona bat zegoen eta dena hankaz gora agertzen zen, orduan jendea kaleetatik joaten zen eta ez zuten ezer aurkitu.Egun batean umeak ikusi zituzten eta orduan beraiek ere sorgin bihurtu ziren eta horrela azkenean herri guztia sorgin bihurtu zen.Egun batean bi esploratzaile joan ziren eta bere kanpin-denda dena apurtuta aurkitu zuten.Izutu egin ziren eta herri hartatik joaten ziren bitartean harri batean zeinu batzuk ikusi zituzten eta begiratzen geratu ziren denbora luze bat eta elizako erlojuan 12:00-ak eman zutenean harrian itzala eta zeinu hitzak sortzen zuten eta hau jartzen zuen:“Umeak zuen txupeteak kendu!!”Eta orduan esploratzaile batek irakurri egin zuen eta herria liberatu zuen eta etxeak ongi jarri ziren, eta hortik aurrera ez zieten txupeteak jarri umeei.

No hay comentarios: