-Buenos Aireseko ospitalean zaude. Duela egun batzuk Miriamek, zure lagunak, ekarri zizun.
Egun batzuk pasata etxera joan nintzen eta, egin nuen lehenengo gauza, e-mail mezuak begiratzea izan zen.
Mezu oso arraro bat zegoen, esaten zuena: "Nigan pentsatu, bizi nahi baduzu. Antton".
Zer zen hau? Ez nuen ezer ulertzen, baina bakarrik Antonnengan pentsatzen nuen.
Egunak joan eta egunak etorri, beti berdinean pentsatzen, Anttonengan.
Etxera lanetik bueltatu nintzenean hozkailuan post-it bat zegoen eta horrela jartzen zuen: "6:00etan beheko tabernan. Antton".
Seietan tabernara jaitsi nintzen eta mutil bat deika hasi zitzaidan. Antton izan behar zen hori.
Han egon ginen eta kontatu zidan istorio guztia surrealista zen, baina haren hitzetan egia zirudien.
Denbora bat pasata ez genekien zertaz hitz egin eta nahi gabe hau esan nuen:
-Maite zaitut! -nola esan nuen hori? nire bukaera izango zen, seguru!... Baina bere erantzuna asko harritu zitzaidan:
-Nik ere.
Nire amets guztiak errealitatea egin ziren momentu batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario