2009/03/27

Korrika 16.

korrika 16. Tuteratik hasi da. Beste korriketan bezala euskal herri guztitik joaten da lekukoarekin eta gero Gasteiz-en lekuko barruko mezua artuko dute eta irakurri egingo dute.
Urtengo lema "Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugun herrira" da.
Gaur ere korrika txiki egin dugu eskolan baino batzuk ibiltzen joan gara.
Gaur gauean hona ailegatuko da,(22:30) eta arraroa den bezala karriketatik sartuko da.

Korrika 16.-eko abestia Jon Maiaren letrak ditu eta Betagarri abestu egiten du abestia hau da:
ONGI ETORRI, LAGUN!!
Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan

Karriketan korrikan
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitor
galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!
Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Bidaia zugan bada
eta bidea zeu bazara
mundua da euskara
zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!

No hay comentarios: