2009/06/15

tenerife

Duela urte batzuk Tenerifera joan nintzen nire familiarekin (ama, aita, amona, aitona eta nire anaiarekin).
Han aste bat pasa nuen. Oso ongi egon nintzen aste horretan, oso ongi pasa nuen: Mila gauza egin nituen, adibidez, Tenerife uhartea ezagutu, kotxe bat alokatu genuen eta buelta bat eman genuen irlan zehar.
Egun horretan herri txiki baten jatetxean bazkaldu genuen eta nik, lehenengo aldiz, "papas arrugás" (patata batzuk txiki-txiki eginda) eta "higos txungos" direlakoak jan nituen. "Papas arrugás" platera gehiago gustatu zitzaidan "higos txungos"ak baino.
Beste egun batean hondartza txiki batera joan ginen. Oso polita zen, baina harea beltza zen, zeren sumendizkoa baitzen, eta bainujantzian geratzen zen. Nire bainujantzia hara joan nintzenean zuria zen eta bueltatu nintzenean, ordea, beltza.
Teidera joan ginenean hotz handia egiten zuen: han goian, 3ºC. Egun horretan, ordea, hondartzan 45ºC zeuden.
Hoteleko leihotik egun batean izurde batzuk ikusi nituen. Oso polita zen. A, eta ahaztu baino lehen esan nahi dut bananak oso onak zeudela

No hay comentarios: