2008/11/22

Mariasun Landa

Haur eta gazte literatura ona ez du heldua aspertzen”

Mariasun Landa Errenterian jaio zen 1949ko ekainean. Oso gaztea zenean idatzi zituen lehen ipuin eta poemak, eta momentu hartarako bazekien "idazle" izan nahi zuela. Emakume honek argi eta garbi aitortzen du "idaztea bakarrik egoten jakitea dela", baina hala ere ez dio bere zaletasunari uko egin eta idazten eman ditu hogei urte baino gehiago, "idaztea plazerra delako". 1973an Filosofian lizentziatu zen Parisen, gero Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen eta euskalduntzea, eta zenbait urtez Oinarrizko Heziketan eta IRALEko irakasle ihardun zuen. Egun Literaturaren Didaktikako irakaslea da Donostiako Unibertsitate Irakasle Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea).
Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio lanak egin baditu ere, haur eta gazteen literaturan dauzkagu bere emaririk nagusienak. Alor honetan 222 titulu argitaratu ditu, hauetatik asko Espainiako (katalana, galiziera, gaztelera) nahiz atzerriko hizkuntzatara (ingelesera, frantsesera, grekerara...) itzuli dira."Literaturak adinik ez duela" uste duen idazle honek hainbat sari jaso ditu, hauen artean "Lizardi saria" 1982an Txan Fantasma ipuinarengatik ,
2003an Krokodiloa ohe azpian narrazioagatik Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria eta Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria Alex ipuinarengatik 1991n, nabarmendu daitezkeelarik. Iholdi ipuina 1992an IBBYko Ohorezko Zerrendan sartu zen.

Bibliografia
Amets uhinak (1982)
Kaskarintxo (1982)
Elixabete lehoi domatzailea (1983)
Partxela (1984)
Txan Fantasma (1984)
Josepi dendaria (1985)
Izar berdea (1985)
Errusika (1988)
Iholdi (1988)
Izeba txikia (1988
Maria eta aterkia (1988)
Aitonaren txalupan (1988)
Irma (1990)
Alex (1990)
Kleta bizikleta (1990)
Potx (1992)
Julieta, Romeo eta saguak (1994)
Nire eskua zurean (1995)
Ahatetxoa eta sahats negartia (1997)
Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean (1997)
Sorgina eta maisua (2000)
Amona, zure Iholdi (2000)
Elefante txori-bihotza (2001)
Galtzerdi suizida (2001)
Krokodiloa ohe azpian (2002)
Haginak eta hilobiak (2005)




No hay comentarios: