2008/11/22

Zaraitzuko artzaintza ibiltaria




Lehengo artzainek Bardetara joaten ziren negua pasatzera artaldearekin, ahuntzak eta astoak janaria eta arropa eramateko.

Orain oso jende gutxi joaten da Bardetara zeren ardiak artxoletan geratzen dira.

Bidaia Irailean joaten dira eta Maiatzean bueltatzen dira, “ataletan” egiten zuten eta sei edo zazpi egun ematen zituzten bidaian.
Izarpean lo egiten zuten eta beti bi edo hiru pertsonak joaten ziren artaldearekin, tartekatzen ziren:
Bat artaldea zaintzan zuen ez mugitzeko lekutik eta besteak lo egiten zuten bitartean.


Bidaia Abodiko larretan asten zen eta Bardetan bukatzen zen.

Hauek dira “atalak” :

Lehenego eguna:
Aboditik Erremendiara eta Erremendian egiten zuten lo.


Bigarren eguna:
Erremendiatik Eparozera (edo Behe Urralburuko beste herri batera).


Hirugarren eguna:
Eparozetik Irunberrira.

Laugarren eguna:
Irunberritik Oibarrera.

Bosgarren eguna:
Oibarretik Kasedara.

Seigarren eguna:
Kasedatik Bardetara (Bardetara ezin ziren sartu irailak hemezortzi arte,
Egun horretan tiro bat botatzen zuten eta tiroa bota eta gero artaldeak sartu ahal ziren).

Han bukatzen zuten bere bidaia eta bardetan ematen zuten negu guztia eta gero bueltatu egiten ziren beren herrietara.

Bardetan zeuden bitartean izarpen, bordetan edo kobazuloetan egiten zuten lo eta ia ez ziren arropaz aldatzen.

No hay comentarios: