2009/06/07

Izeba txikia

LANDA, Mariasun: "Izeba txikia".

LABURPENA: Neska txikitxo baten istorioa da. Bera izeba izango da bere arreba Maitek haur bat izango duelako.
Neska txikitxoak lehendik zekien izeba izango zela zeren Potixak esan baitzion. Potixa esne saltzailea da eta iragartzen du.
Lotan zegoelarik bere ama eta bere ahizpa Maite bere logelara joan ziren eta berri ona eman zioten: Izeba izango zen.
Berak, alde batetik neska izatea nahi zuen zeren horrela berarekin jolastu ahal izango zuen, baina beste aldetik mutila izatea nahi zuen zeren amak beti mutil bat nahi izan zuen.
Egun batez Potixari galdetu zion ea zer izango zen, mutila ala neska, eta Potixak mutila izango zela esan zion. Beste galdera bat egin zion ere, ea noiz jaiko zen, eta galdera horri ez zion erantzun, baina geranio bat eman zion eta geranioa loretzen zenean jaioko zela esan zion.
Xabier deitu behar ziotela esan zion ere, eta horrela izango zela esan zuen bere ahizpak, baina berak Bernardo deitzen zion.

IRITZIA: Liburu hau ez dago gaizki, baina oso txikia eta txikientzat da. 32 orrialde ditu eta ia marrazki bat orrialdeekiko.

No hay comentarios: