Loreen artean txipit izeneko izaki txiki-txikiak bizi dira eta haien kondaira batek esaten du arrosa handia igotzen duena gizaki bihurtzen dela. Antton (txipit bat) kondaira hori entzutean bakarrik nahi zuen arrosa handia igo zeren bere amets handiena zen gizaki bat izatea.
Antton eta bere lagunak arrosa handia igotzera abiatu ziren.
Lehen kanpalekua hamargarren arantzan jarri zuten eta han egon ziren bi egun eta bi gau dena ongi-ongi prestatzen.
Igotzen segitu zuten eta berrogeigarren arantzan bigarren kanpalekua jarri zuten. Han denbora luze egon ziren zeren Anttonek tripako mina handia zuen eta bigarren kanpalekuan geratu zen hurrengo egunean lehenengo kanpalekura joateko.
Antton oso atsekabetua zegoen zeren ezin izango zuen arrosa igo.
Beherantz abiatzeko momentua ailegatu zen eta Antton oso peneturik jaisten hasi zen, baina handik tximeleta bat pasa zen eta bere hegalarekin Antton zurtoinetik bota zuen eta izugarrizko kolpea eman zuen eta hil egin zen.

Bueno hil, hil ez zen egin bakarrik bere arima gorputzez aldatu zen eta gizaki baten gorputzean kokatu zen.
Gizaki hori denda bateko saltzailea zen, eta barazkiak saltzun zituen. Anttonek egunero ikusten zuen jendea bere dendara sartzen eta handik ateratzean, ahunka pertsona, denek gauza bakarra esaten zioten: Zenbat da?
Dendan zegoelarik gogoratzen zen bere lehenagoko bizitzaz, nola hitz egiten zuen txipit guztiekin... eta denbora ez zela pasatzen zirudien...
Gauero desiratzen zuen berriro txipit izatea.
Egun batez pentsatu zuen agian berriz "hiltzen" bazen txipit bihurtuko zela berriro. Pentsatu eta egin, leihotik bota zen (10 pisu).
Jende asko joan zen zer gertatu zen ikustera eta polizia ere han zegoen. Gorpua manta batekin estali zuten eta handik eraman zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario