2009/06/16

Ailegatu egin da !!!

Kaixo, berriz ere hemen nago zarbait jartzen hanako honetan udari buruz hitz egingo dut.
Beno jada uda gainean dugu eta bero pila egiten du. Eskola jada bukatzear dago eta azken examinak geratzen zaizkigu oraindik. Hauetn kurtso guztia jokoan dago eta nik horregatik azken egun hauetan etxean geratzen naiz ikasten udan libre egoteko eta dena lehenengoan gainditzeko.

2009/06/15

tenerife

Duela urte batzuk Tenerifera joan nintzen nire familiarekin (ama, aita, amona, aitona eta nire anaiarekin).
Han aste bat pasa nuen. Oso ongi egon nintzen aste horretan, oso ongi pasa nuen: Mila gauza egin nituen, adibidez, Tenerife uhartea ezagutu, kotxe bat alokatu genuen eta buelta bat eman genuen irlan zehar.
Egun horretan herri txiki baten jatetxean bazkaldu genuen eta nik, lehenengo aldiz, "papas arrugás" (patata batzuk txiki-txiki eginda) eta "higos txungos" direlakoak jan nituen. "Papas arrugás" platera gehiago gustatu zitzaidan "higos txungos"ak baino.
Beste egun batean hondartza txiki batera joan ginen. Oso polita zen, baina harea beltza zen, zeren sumendizkoa baitzen, eta bainujantzian geratzen zen. Nire bainujantzia hara joan nintzenean zuria zen eta bueltatu nintzenean, ordea, beltza.
Teidera joan ginenean hotz handia egiten zuen: han goian, 3ºC. Egun horretan, ordea, hondartzan 45ºC zeuden.
Hoteleko leihotik egun batean izurde batzuk ikusi nituen. Oso polita zen. A, eta ahaztu baino lehen esan nahi dut bananak oso onak zeudela

Han lurreratu

Bazen behin hegazkin pilotu bat beti bidaia berbera egiten zuena, Erroma-Paris.
Egun batean esan zioten Erroma-Atenas bidaia egin behar zuela, baina arazo bat izan zuten bidaian, GPS-a apurtu zitzaien.
Orduan ez zekiten zer egin eta lurra ikusi zutenean han lurreratu zuten. Orduan, maitagarriak, ipotxak eta faunoak ateratzen hasi ziren leku guztietatik.
Jende askok esaten du izaki horiek ez direla existitzen, baina gezurra da, bestela galdetu hegazkin pilotuari, maitagarri batekin ezkondu egin baizen.

2009/06/07

Historiaurreko txarla

kaixo, pasa den astean eskolara mutil bat etorri zen historiaurrean bazala egiten zituena gauzak adibdez lantzak, sua etab. Oso interesgarria zen eta oso ikusgarria ere zeren pila gauza zeuden eginak. Hoberena izan zen noiz kalera joan ginen arkuarekin eta lantzekin botatzera. Niri gehiago guztatzen zitzaidan lantzarekin botatzea zeren arkuarekin indar pila egin behar zen.
gauza oso politak han zeuden ikusteko baina niri gehien gustatzen zitzaidan laban bat zen, arlekua zaldi baten itxura zuen eta gainera labana funda zeukan hori olitena zen. Niri asko harritu zitzaidan taladro ba oso arraroa egin zitzaidan garai haietan taladroak egotea.

Izeba txikia

LANDA, Mariasun: "Izeba txikia".

LABURPENA: Neska txikitxo baten istorioa da. Bera izeba izango da bere arreba Maitek haur bat izango duelako.
Neska txikitxoak lehendik zekien izeba izango zela zeren Potixak esan baitzion. Potixa esne saltzailea da eta iragartzen du.
Lotan zegoelarik bere ama eta bere ahizpa Maite bere logelara joan ziren eta berri ona eman zioten: Izeba izango zen.
Berak, alde batetik neska izatea nahi zuen zeren horrela berarekin jolastu ahal izango zuen, baina beste aldetik mutila izatea nahi zuen zeren amak beti mutil bat nahi izan zuen.
Egun batez Potixari galdetu zion ea zer izango zen, mutila ala neska, eta Potixak mutila izango zela esan zion. Beste galdera bat egin zion ere, ea noiz jaiko zen, eta galdera horri ez zion erantzun, baina geranio bat eman zion eta geranioa loretzen zenean jaioko zela esan zion.
Xabier deitu behar ziotela esan zion ere, eta horrela izango zela esan zuen bere ahizpak, baina berak Bernardo deitzen zion.

IRITZIA: Liburu hau ez dago gaizki, baina oso txikia eta txikientzat da. 32 orrialde ditu eta ia marrazki bat orrialdeekiko.

Txipit ala Gizaki?

Loreen artean txipit izeneko izaki txiki-txikiak bizi dira eta haien kondaira batek esaten du arrosa handia igotzen duena gizaki bihurtzen dela. Antton (txipit bat) kondaira hori entzutean bakarrik nahi zuen arrosa handia igo zeren bere amets handiena zen gizaki bat izatea.
Antton eta bere lagunak arrosa handia igotzera abiatu ziren.
Lehen kanpalekua hamargarren arantzan jarri zuten eta han egon ziren bi egun eta bi gau dena ongi-ongi prestatzen.
Igotzen segitu zuten eta berrogeigarren arantzan bigarren kanpalekua jarri zuten. Han denbora luze egon ziren zeren Anttonek tripako mina handia zuen eta bigarren kanpalekuan geratu zen hurrengo egunean lehenengo kanpalekura joateko.
Antton oso atsekabetua zegoen zeren ezin izango zuen arrosa igo.
Beherantz abiatzeko momentua ailegatu zen eta Antton oso peneturik jaisten hasi zen, baina handik tximeleta bat pasa zen eta bere hegalarekin Antton zurtoinetik bota zuen eta izugarrizko kolpea eman zuen eta hil egin zen.

Bueno hil, hil ez zen egin bakarrik bere arima gorputzez aldatu zen eta gizaki baten gorputzean kokatu zen.
Gizaki hori denda bateko saltzailea zen, eta barazkiak saltzun zituen. Anttonek egunero ikusten zuen jendea bere dendara sartzen eta handik ateratzean, ahunka pertsona, denek gauza bakarra esaten zioten: Zenbat da?
Dendan zegoelarik gogoratzen zen bere lehenagoko bizitzaz, nola hitz egiten zuen txipit guztiekin... eta denbora ez zela pasatzen zirudien...
Gauero desiratzen zuen berriro txipit izatea.
Egun batez pentsatu zuen agian berriz "hiltzen" bazen txipit bihurtuko zela berriro. Pentsatu eta egin, leihotik bota zen (10 pisu).
Jende asko joan zen zer gertatu zen ikustera eta polizia ere han zegoen. Gorpua manta batekin estali zuten eta handik eraman zuten.

2009/05/18

Nire eskua zurean


LANDA, Mariasun: "Nire eskua zurean".

LABURPENA: Bazen behin Xabier izeneko mutiko bat. Bere amak mutil lagun bat zeukan eta Xabierri ez zitzaion batere majoa iruditzen.
Egun batean borda batera joatea bizitzera pentsatu zuen. Borda hori, berak eta bere lagun batek bakarrik zekiten non zegoen.
Han zegoelarik bere amarekin oroitzen zen eta negarrez egongo zela pentsatu zuen, baina berdin zitzaion. Orduan lo egin zuen ikaraturik.

IRITZIA: Ez zait asko gustatu. Ez zen oso interesgarria eta, gainera, amaiera ez zait batera guztatu.
Xabier ez zait batere gustatu, bere zorionez pentsatzen du bakarrik eta bost axola bere ama. Bakarrik nahi zuen bere amak lagun repipia uztea, bera zoriontsua izateko.

Errusika

LANDA, Mariasun: "Errusika".

LABURPENA: Bazen behin arkakuso bat dantzaria izan nahi zuena. Lehenengo txakur batean bizi izan zen eta, egun batean, euli bat pasa zen handik eta esan zion Errusian arkakuso guztiak dantzariak zirela. Errusiara joan behar zuela pentsatu zuen eta Errusika deituko zela.
Parisera joan zen eta "madame" batera igo zen. Parisen zegoelarik Notredamera joan behar zuen Errusiarako trena hartzeko. Taxi gidari batean igo zen, zorte handia izan zuen zeren taxian igo zena arkakuso domatzailea baitzen eta orain oso famosoa da.

IRITZIA: Asko gustatu zait oso dibertigarria da eta. Errusika asko gustatu zait zeren oso arkakuso ausarta da eta bere ametsetan sinesten du eta, azkenean, egia bihurtu egiten dira.
Nire ustez,bigarren mezu bat du: dantzari famatu baten historia kontatzen du.

Amets uhinak

Amets uhinak

LANDA, Mariasun: "Amets uhinak".

LABURPENA: Liburua hamaika istorioz osaturik dago, baina niri gehien gustatu zaidana lehenengoa izan da: "Bart gaueko bilera".
Nire mania etengabe marraztea da eta bart, bilera batean nengoelarik, neska baten marrazki bat egin nuen eta honek hitz egiten hasi zidan. Logikoa den bezala, nik erantzun egin nion.
Ondoan nuen gizonak norekin nengoen hitz egiten galdetu zidan eta ez nion erantzun.
Marrazkiko neskari Agapita izena jarri nion.
Agapitak esan zidan senarra marrazteko eta, biak itsasontzi batean, banana karga Filipinetara eraman behar zutelako.

IRITZIA: Oso ondo dago liburua, baina "komedianteak" ipuina ez zait asko gustatu aspergarria delako; baina gainerako istorioak oso ondo daude.

Galtzerdi suizida

LANDA, Mariasun: "Galtzerdi suizida".

LABURPENA: Galtzerdi baten historia da. Egun batez balkoitik salto egiten du eta, lehenengo, txotxongilo bat da, eta gero, kanikekin jolasteko erabiltzen dute: barruan kanikak sartu eta beraien artean botatzen zituzten umeek.
Orduan irakasleak hartu zituen, eta ongi zeudenak hartu zituen eta ikuzgailura bota zituen eta han, galtzerdia, beste galtzerdi batez maitemindu zen.

IRITZIA: Oso ongi dago, Mariasun Landaren besteak bezala, eta historia oso dibertigarria da. Liburua motza da eta oso azkar irakurtzen da, baina motza izan arren, oso ongi dago eta oso interesgarria da.

Kokodriloa ohe azpian

LANDA, Mariasun: "Krokodiloa ohe azpian".

LABURPENA: Mutil bakarti baten istorioa da. Egun batean krokodilo bat ikusten du bere ohe azpian.
Krokodiloak zapatak bakarrik jaten zituen eta egunero bi edo hiru zapata pare ematen zizkion krokodiloari jateko. Gero eta urrunago joaten zen zapaten bila zeren bere auzoko zapataria oso kuxkuxeroa zen.
Egun batez pentsatzen du lagun bati esatea, baina ez ditu. Orduan bere laneko bati esaten dio. Berak begiratzen du eta ez du ikusten, baina horrelako problema duen bat ezagutzen duela esaten dio.
Orduan krokodiloa joan egiten da eta ohe azpitik sugandila ateratzen da.

IRITZIA: Ez zait ezer gustatu. Oso itsusia da. Ez naiz ezertaz enteratu, agian laburpena gaizki egina dago horregatik.
Mariasun Landaren irakurri ditudan beste liburuak gustatu zaizkit, baina hau ezer ez.

2009/04/19

Crepusculo Saga


Crepusculoren saga oso ezaguna egin da eta ni irakurri dut duela aste bat bukatu nuen azken liburua "Amanecer".
Azken liburua oso polita da gehien bat bukaera.
niri gehien gustatzen zaidan liburua Crepusculo da.
Orain bigarren pelikula aterako dute, Luna nueva.

2009/04/01

Espejorantz !!!

Astelehenean espejora joango gara klaseko guztiak Oihane izan ezik.
Esan digute han "zinea" egingo dugula .
Bakarrik 3 egun joango gara garraldakoekin. espero dut ongi pasatzea

2009/03/28

kokodriloa ohe azpian

LANDA, Mariasun: "Krokodiloa ohe azpian".

LABURPENA: Mutil bakarti baten istorioa da. Egun batean krokodilo bat ikusten du bere ohe azpian.
Krokodiloak zapatak bakarrik jaten zituen eta egunero bi edo hiru zapata pare ematen zizkion krokodiloari jateko. Gero eta urrunago joaten zen zapaten bila zeren bere auzoko zapataria oso kuxkuxeroa zen.
Egun batez pentsatzen du lagun bati esatea, baina ez ditu. Orduan bere laneko bati esaten dio. Berak begiratzen du eta ez du ikusten, baina horrelako problema duen bat ezagutzen duela esaten dio.
Orduan krokodiloa joan egiten da eta ohe azpitik sugandila ateratzen da.

IRITZIA: Ez zait ezer gustatu. Oso itsusia da. Ez naiz ezertaz enteratu, agian laburpena gaizki egina dago horregatik.
Mariasun Landaren irakurri ditudan beste liburuak gustatu zaizkit, baina hau ezer ez.

2009/03/27

Korrika 16.

korrika 16. Tuteratik hasi da. Beste korriketan bezala euskal herri guztitik joaten da lekukoarekin eta gero Gasteiz-en lekuko barruko mezua artuko dute eta irakurri egingo dute.
Urtengo lema "Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugun herrira" da.
Gaur ere korrika txiki egin dugu eskolan baino batzuk ibiltzen joan gara.
Gaur gauean hona ailegatuko da,(22:30) eta arraroa den bezala karriketatik sartuko da.

Korrika 16.-eko abestia Jon Maiaren letrak ditu eta Betagarri abestu egiten du abestia hau da:
ONGI ETORRI, LAGUN!!
Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan

Karriketan korrikan
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitor
galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!
Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Bidaia zugan bada
eta bidea zeu bazara
mundua da euskara
zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!

2009/03/20

Eguraldi ona

Azken aste hauetan eguraldi oso ona egin du (atzo kotxeko termometroa 30º zeudela gartzen zuen baino nire ustze gaizki dago)eta ia arratsalde guztitan "bote-bote"-ra jolasten dugu oso dibertigarria da baino azkenean norbait pikatzen da beti.

Amorrutik maitasunera pauso bat dago


Esnatu nintzenean ez nekien non nengoen, baina momentu horretan neska bat gerturatu zen eta hitz egiten hasi zen:
-Buenos Aireseko ospitalean zaude. Duela egun batzuk Miriamek, zure lagunak, ekarri zizun.
Egun batzuk pasata etxera joan nintzen eta, egin nuen lehenengo gauza, e-mail mezuak begiratzea izan zen.
Mezu oso arraro bat zegoen, esaten zuena: "Nigan pentsatu, bizi nahi baduzu. Antton".
Zer zen hau? Ez nuen ezer ulertzen, baina bakarrik Antonnengan pentsatzen nuen.
Egunak joan eta egunak etorri, beti berdinean pentsatzen, Anttonengan.
Etxera lanetik bueltatu nintzenean hozkailuan post-it bat zegoen eta horrela jartzen zuen: "6:00etan beheko tabernan. Antton".



Seietan tabernara jaitsi nintzen eta mutil bat deika hasi zitzaidan. Antton izan behar zen hori.
Han egon ginen eta kontatu zidan istorio guztia surrealista zen, baina haren hitzetan egia zirudien.
Denbora bat pasata ez genekien zertaz hitz egin eta nahi gabe hau esan nuen:
-Maite zaitut! -nola esan nuen hori? nire bukaera izango zen, seguru!... Baina bere erantzuna asko harritu zitzaidan:
-Nik ere.
Nire amets guztiak errealitatea egin ziren momentu batean.

2009/01/31

Matrikula 5665.pm

Egun batean nire motorrarekin Otsagabia zeharkatzen joaten nintzen eta bat-batean Karrikamiarra kaletik mutil bat atera zen korrika eta nik atropellatu egin nuen. Anbulantzia etorri zenean mutila ia hilik zegoen, oxigenoa ez zuen hartzen eta anbulantziako mediku batek maskara bat jarri zion. Bitartean niri polizi batek isuna jartzen zidan.Mutikoa Iruñera anbulantzian larri eramaten zuten bitartean, ni polizien kotxean joaten nintzen Iruñera, epaiketa egitera. Ni oso urdiri nengoen zeren, agian, kartzelara bidaliko ninduten urte pilarentzat, mutila hil egiten bazen.Epaiketa bukatzeko zorian zegoen eta pertsona bat etorri zen esanez mutikoa hil zela. Guantanamora eraman ninduten ni, bost urtez.Han oso gaizki nengoen zeren nire familia urrun baitzegoen.Handik atera nintzenean lehenengo gauza pentsatu nuena etxera bueltatzea izan zen baina, hango jendea hiltzaile bat nintzela pentsatzen zuenez, Argentinan geratu nintzen bizitzera. Beti joan nahi izan zuen Argentinara eta horregatik han bizi nahi izan nuen.Bi urte pasa ziren Argentinan bizitzen nengoela eta, gau batean lagun batzuekin nengoelarik, taberna batean komunera joan nintzen eta han zegoen harrapatu nuen mutila, Antton, eta hauxe esan zidan: egindakoaz ordainduko duzu, eta desagertu egin zen.Ni oso izututa nengoen eta ez nion inori kontatu eta hurrengo egunean nere e-mailean sartu nintzen eta mezu bat neukan, Anttonena, eta hau jartzen zuen "ordaindu egingo duzu" eta monigote bat far egiten.
Bi aste edo pasa ziren Antton ez zela inondik agertzen eta nik uste nuen ez zela inoiz gehiago etorriko eta orduan agertu zen nire motoarekin eta nire aurrean zegoen irrifar maltzur batekin. Nik ez nekien zer egin eta han geldi-geldi geratu nintzen eta orduan motorraren soinua entzun nuen eta...

2009/01/17

GO!azen

Ostegunean Goazen pelikula ikusi nun oso polita da Gartxot utzi zidan High school musical-ri parezitzen da eta Azkoitian grabatu zuten (han egon nintzen kanpaldiz).

2008/12/26

Elurraaaaaa gabonetan

agur 26 elura hari du eta bihar seguru asi eskiatzera joaten naiz (ze gogo)

2008/12/16

***Gabonak***

laister gabonak asten dira eta ya asteko gogoa daukat oporrak zateko jjj

beno ez dakit zer gehio jarri.

Ume saltzailea

Bazen behin gizon bat oso gaiztoa, Ramon izenekoa, mutilak saltzen zituena. Haietako mutil bat oso azkarra zen, Goizeder, eta bere laguntzailea zen.Behin Ramonek Goizederri ea goxoki fabrika bat erosi behar zuen galdetu zion. Goizederrek baietz esan zion zeren, horrela, goxoki pila bat jan ahal izango zituen.Erosketa ordua ailegatu zen eta gizonari deitu zioten hau esanez:-Laguntzaile bezala duzun mutila baino azkarrago bat duzu saltzeko.Eta gizonak hau esan zuen:-Ekarri mutila eta orain dudana saldu.Goizeder hori entzutean oso triste jarri zen.Azukre fabrikako nagusiak erosi zuen Goizeder. Nagusiak Antton zuen izena.

Bi urte zeramatzan Goizeder lanean azukre fabrikan eta, egun batez, paper batean irakurri zuen azukre hori "Goxo-goxo S.L." fabrikara joaten zela, hau da, Roamonenera, eta pentsatu zuen kutxan sartzea eta goxiki fabrikara ailegatzea. Pentsatu eta egin.Fabrikara ailegatu zenean makina bat trabatu zuen eta fabrika guztia porrotera joan zen.Ramonek ez zeukan dirurik eta saldu zituzten umeek eta Goizederrek fabrika erosi zuten 10 €-tan eta, hortik aurrera, irabazten zuten diruarekin bere egoera berberean zeuden umeei laguntzen zieten.Umeak saltzen direla gezurra iruditzen bada ere, egia da, eta ume pila saltzen dira esklabu munduan.

2008/11/22

Mariasun Landa

Haur eta gazte literatura ona ez du heldua aspertzen”

Mariasun Landa Errenterian jaio zen 1949ko ekainean. Oso gaztea zenean idatzi zituen lehen ipuin eta poemak, eta momentu hartarako bazekien "idazle" izan nahi zuela. Emakume honek argi eta garbi aitortzen du "idaztea bakarrik egoten jakitea dela", baina hala ere ez dio bere zaletasunari uko egin eta idazten eman ditu hogei urte baino gehiago, "idaztea plazerra delako". 1973an Filosofian lizentziatu zen Parisen, gero Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen eta euskalduntzea, eta zenbait urtez Oinarrizko Heziketan eta IRALEko irakasle ihardun zuen. Egun Literaturaren Didaktikako irakaslea da Donostiako Unibertsitate Irakasle Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea).
Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio lanak egin baditu ere, haur eta gazteen literaturan dauzkagu bere emaririk nagusienak. Alor honetan 222 titulu argitaratu ditu, hauetatik asko Espainiako (katalana, galiziera, gaztelera) nahiz atzerriko hizkuntzatara (ingelesera, frantsesera, grekerara...) itzuli dira."Literaturak adinik ez duela" uste duen idazle honek hainbat sari jaso ditu, hauen artean "Lizardi saria" 1982an Txan Fantasma ipuinarengatik ,
2003an Krokodiloa ohe azpian narrazioagatik Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria eta Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria Alex ipuinarengatik 1991n, nabarmendu daitezkeelarik. Iholdi ipuina 1992an IBBYko Ohorezko Zerrendan sartu zen.

Bibliografia
Amets uhinak (1982)
Kaskarintxo (1982)
Elixabete lehoi domatzailea (1983)
Partxela (1984)
Txan Fantasma (1984)
Josepi dendaria (1985)
Izar berdea (1985)
Errusika (1988)
Iholdi (1988)
Izeba txikia (1988
Maria eta aterkia (1988)
Aitonaren txalupan (1988)
Irma (1990)
Alex (1990)
Kleta bizikleta (1990)
Potx (1992)
Julieta, Romeo eta saguak (1994)
Nire eskua zurean (1995)
Ahatetxoa eta sahats negartia (1997)
Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean (1997)
Sorgina eta maisua (2000)
Amona, zure Iholdi (2000)
Elefante txori-bihotza (2001)
Galtzerdi suizida (2001)
Krokodiloa ohe azpian (2002)
Haginak eta hilobiak (2005)




Zaraitzuko artzaintza ibiltaria




Lehengo artzainek Bardetara joaten ziren negua pasatzera artaldearekin, ahuntzak eta astoak janaria eta arropa eramateko.

Orain oso jende gutxi joaten da Bardetara zeren ardiak artxoletan geratzen dira.

Bidaia Irailean joaten dira eta Maiatzean bueltatzen dira, “ataletan” egiten zuten eta sei edo zazpi egun ematen zituzten bidaian.
Izarpean lo egiten zuten eta beti bi edo hiru pertsonak joaten ziren artaldearekin, tartekatzen ziren:
Bat artaldea zaintzan zuen ez mugitzeko lekutik eta besteak lo egiten zuten bitartean.


Bidaia Abodiko larretan asten zen eta Bardetan bukatzen zen.

Hauek dira “atalak” :

Lehenego eguna:
Aboditik Erremendiara eta Erremendian egiten zuten lo.


Bigarren eguna:
Erremendiatik Eparozera (edo Behe Urralburuko beste herri batera).


Hirugarren eguna:
Eparozetik Irunberrira.

Laugarren eguna:
Irunberritik Oibarrera.

Bosgarren eguna:
Oibarretik Kasedara.

Seigarren eguna:
Kasedatik Bardetara (Bardetara ezin ziren sartu irailak hemezortzi arte,
Egun horretan tiro bat botatzen zuten eta tiroa bota eta gero artaldeak sartu ahal ziren).

Han bukatzen zuten bere bidaia eta bardetan ematen zuten negu guztia eta gero bueltatu egiten ziren beren herrietara.

Bardetan zeuden bitartean izarpen, bordetan edo kobazuloetan egiten zuten lo eta ia ez ziren arropaz aldatzen.

2008/11/06

"lokura" AUTOBUSEAN

kaixo,

Beno gaurtxango bat ematera joan gara baino hoberana autobusean izan da,jjj.

BoMbAAAAA, + k kiero y kiero mas jj ze soroak zaudeten.

2008/11/03

Gau luzeak egun motzegiak

kaixoo

beno jadanik egunak motzago dira eta Silvia esango zuen bezal "birria" bat da zeren ia ez dugu eguna jolasteko zeren egunaren ordu pila gaude eskolan eta gero egin behar dira lanak, ikasi ,eta etxeko lanak,kanpora ateratzen zarenean ja gaua da .

2008/10/24

Hartza

kaixo,

Azken egun auetan hartzari buruzku txarlak izan izan ditugu. Han esan digute hartza nolakoa da, zer jaten du , zenbat daude....

Hartz pireniar gutxi daude eta jendea konzientatu behar da hartz pireniar gutxi daudela eta zaindu behar direla eta ez hil .

Han lurreratu

Bazen behin hegazkin pilotu bat beti bidaia berbera egiten zuena, Erroma-Paris.Egun batean esan zioten Erroma-Atenas bidaia egin behar zuela, baina arazo bat izan zuten bidaian, GPS-a apurtu zitzaien.Orduan ez zekiten zer egin eta lurra ikusi zutenean han lurreratu zuten. Orduan, maitagarriak, ipotxak eta faunoak ateratzen hasi ziren leku guztietatik.Jende askok esaten du izaki horiek ez direla existitzen, baina gezurra da, bestela galdetu hegazkin pilotuari, maitagarri batekin ezkondu egin baizen.

Sorgin Herri

Bazen behin herri txiki bat eta han bi umetxo sorgin ziren eta gauetan joaten ziren herriko plazara eta han maltzurkeriak egiten zituzten.Egun batean gizon bati, lotan zegoen bitartean, etxe guztia hankaz gora utzi zioten eta hori gauero, etxe desberdinetan, egiten zuten eta herrikoek lapurrak zeudela pentsatu zuten eta gauero etxe bakoitzeko ate guztietan pertsona bat zegoen eta dena hankaz gora agertzen zen, orduan jendea kaleetatik joaten zen eta ez zuten ezer aurkitu.Egun batean umeak ikusi zituzten eta orduan beraiek ere sorgin bihurtu ziren eta horrela azkenean herri guztia sorgin bihurtu zen.Egun batean bi esploratzaile joan ziren eta bere kanpin-denda dena apurtuta aurkitu zuten.Izutu egin ziren eta herri hartatik joaten ziren bitartean harri batean zeinu batzuk ikusi zituzten eta begiratzen geratu ziren denbora luze bat eta elizako erlojuan 12:00-ak eman zutenean harrian itzala eta zeinu hitzak sortzen zuten eta hau jartzen zuen:“Umeak zuen txupeteak kendu!!”Eta orduan esploratzaile batek irakurri egin zuen eta herria liberatu zuen eta etxeak ongi jarri ziren, eta hortik aurrera ez zieten txupeteak jarri umeei.

2008/10/15

Pala!!


kaixo!!


Asteartean pala izan genuen lehenengo aldiz kurtso honetan.


Ni Madiren etxean geratu nintzen eta guraso guztiak bileran zeudenez Maddi, Marines, Idoia, Edurne eta ni ibiltzen joan ginen Otsagiitiik Ezkarotzera, ailegatu ginenean han zeuden guztiak palara "jolasten"(Silvia, Sayoa, Oihane M., Ane, Lorena, Naiara eta Maitane).


Urte honetan Rebeka da gure irakaslea.


ale agur

muxu bat

2008/09/30

Nola ez...


kaixo


Beno bakarrik gauza bat nahi nuen jarri,


Nola ez irakasleak eta liburuak falta dira eskolan.


Besteagatik dena ongi eskolan.


Agur

2008/09/16

jokua

• • • • • • • • •

[] [] [] []

Bederatzi bolatxo sartu behar dira lau kaxatan.Bolatxoen kopuruak bakoitia izan behar du, eta kaxa bakoitzean desberdina. Ea nork asmatzen duen.

2008/09/04

eskola laister : ( snif

kaixo

Eskola laister dator eta berriz esnatzera 8-retan, ikastea...
eta ez dakit zer gehiago jarri.

2008/08/19

*izar bat naiz - Inge auerbacher*

kaixo
Uda honetan irakurri dudan liburu bat da eta oso interesgarria da.

Neskato Judu baten autobiografia da horregatik izar bat naiz tituloa, beti izar bat eraman behar zutelako, eta kontatzen du nola pasa zuen nazien urteak.

Bere familia judua zen eta juduen aurkako gatazka hasi zenen bera eta bere aitei terezingo kontzentrazio esparrura eraman zituzten eta ia ez zuten jatekoa.
Berari beldur gehien ematen zion gauza ekialdera eramatea zen, han zeuden gas-ganbarak eta han hiltzen zituzten milaka eta milaka judu eta .
Egun batean gurutze gorriko batzuk joan ziren grabatzeko nola zen han bizitza eta bankuak eta dena egin zuten egun horretarako naziek.

Azkenean askatu egin zituzten 1945. urtean, eta New York- era joan ziren bizitzera bera eta bee familia.

Nahi duena irakurri irakurri dezake eskolan dago liburua eta.

2008/08/02

Ezkarotzeko jaiak

kaixoooooo


Ezkarotzeko festetan oso ongi pasa nuen eta kontatuko dut zer egon zen.
16:

Txupinazoa eta kalejira eta abar.
arratsaldean emanaldi bat eta orkresta.


17:

Pala partiduak:Silvia Sayoa vs. Maddi Maitane, lehenengoak irabazi zuten.

Gero emakumeen bazkaria.

Arratsaldean herri kirolak.

Gauean orkresta.

18:

Pilota Partiduak.

Auzoen bazkaria.

Gero orkresta eta ondoren Irunberriko gaiteroak.

12etan resakea.

Gero orkresta.

19:

Siluetei tiroketa.

Arraltsaldean partiduak:

Pala:

Judit Etxarri VS Rebeka Contin
Maider Otegui Janira Aristorena

Bigarrenak irabazi zuten.

Pilota:

Bengoetxea VII Urdaniz
VS
Arretxe Armendariz


8etan Impekables-en kontzertua, jende pila joan zen.

Eta gero diskoteka ibiltaria.

20:

Kalejira, Pusgarriak.

Arratsaldean "El arca de Noe", poniak, "bakillak" eta basurdetxoak.

Gero txokolatada, geroago orkresta eta bukatzeko "pobre de mi" .

Agur

2008/07/06

San Ferminak

kaixoo

Duela asko ez dut idatzi baino bueno.

Gaur San Ferminak hasten dira eta jende asko dago Iruñan, leku guztikoak ("guiriak").

San Ferminetan bakarrik dago gauza bat ez zaidana guztatzen zezenak hiltzea.


baino hoberena dator San Ferminak bukatzerakoan



EzKaRoTzEkO FeStAk

2008/06/21

Irati extrem- crono Larrau



kaixo berriz,

Pasaden 08/6/14 irati extrem egin zen Otsagabian, ziklizmo buelta bat.

Bederatzietan hasi zen eta seiak aldera azkenak ailegatu ziren.
Ia 700 parte hartzaile izan ziren, españa guztikoak.

Bi froga egon ziren:

Crono larrau, Laurrau igo behar zen denbora gutxienean eta bakarrik nahi zuena egiten zuen froga, irabazlea 25 bat minutuetan egin zuen

eta bigarren froga Irati extren martxa da. Hori parte hatzaile guztiek egiten zuten .

Leksionatu asko egon ziren ( normala den bazala) baino batek besteak baino zorte txarrago izan zuen ambulanzian zeramatela ambulanzia kunetatik behera joan zen.

Beno espero dut berria guztatzea .

Uda azkenean

kaixoooo

Gaur hasiko da uda eta bero ikaragarria egiten du jendea hasi da Euskal ondartzetara joaten

Donostiara, Zumaiara, Zarautzera...

Baina ere Euskal Herriko beste lekuetara ere adibidez mendira, hala nola, Urbasa, Irati, Orhi...

Leku guztiak politak dira eta !!!

2008/06/19

Presak kaltegarriak-sos itoiz eta yesa-

kaixo.

Bideo hau jarri dut guztiok ikusteko zer kaltegarriak diren presak bideoan jartzen duenagatik eta gauza geihagotik baina bideoa gaztelaniaz dago euskaraz ez nuen aurkitzen
bideoa:http://es.youtube.com/watch?v=f96BSWpUxqs

hoberena da ona ez dela ailegatzen ura

blog-aren hasiera

kaixo,

blog bat ireki dut eta egunero zerbait jartzen saiatuko naiz


Agur